Gorpuztu ideiarik onenak elkarrekin Google Docs-en bidez

Sortu dokumentuak sarean eta jardun elkarlanean haietan, une-unean, edozein gailutatik.

Ez duzu konturik?

Jardun elkarlanean erraz, edonon zaudela ere

Editatu elkarrekin une-unean erraz partekatzeko aukerari esker, eta erabili iruzkinak, iradokizunak eta egin beharreko ekintzak lana aurreratzeko. Bestela, erabili @aipamenak pertsona, fitxategi eta gertaera egokiak zure sareko dokumentura eramateko, elkarlana produktiboagoa izan dadin.

Docs: indartu talde-lana Docs: indartu talde-lana

Idatzi azkarrago gure tresnen adimen integratuari esker

Idazketa adimenduna eta bestelako laguntza-eginbideei esker, azkarrago eta akats gutxiagorekin idatziko duzu, arreta osoa ideietan jar dezazun. Aurreztu denbora ortografia- eta gramatika-iradokizunei, ahozko idazketari eta dokumentuak azkar itzultzeko aukerari esker.

Docs: idatzi azkarrago Docs: idatzi azkarrago

Konektatu erraz Google-ren beste aplikazioekin

Docs maite dituzun Google-ren beste aplikazioetara konektatuta dago, denbora aurrez dezazun. Erantzun iruzkinei zuzenean Gmail-etik, kapsulatu Google Sheets-eko diagramak eta partekatu edukia erraz Google Meet bidez. Halaber, Docs-etik zuzenean sareko eta Google Drive-ko eduki eta irudiak bilatzeko aukera duzu.

Docs: konektatu erraz Docs: konektatu erraz

Erabili elkarlanean jarduteko aukerak eta eginbide adimendunak beste motatako fitxategiekin

Editatu Microsoft Word-eko fitxategiak erraz sarean, formatua aldatzeko beharrik gabe, eta gehitu Docs-en elkarlanerako eginbide eta laguntza-eginbide hobetuak; esaterako, egin beharreko ekintzak eta Idazketa adimenduna. Halaber, PDFak inporta ditzakezu, eta bertan editatu.

Docs: elkarlanean jarduteko aukera Docs: elkarlanean jarduteko aukera
Egin gauza gehiago gehigarriei esker

Egin gauza gehiago gehigarriei esker

Atzitu hirugarrenen askotariko aplikazioak zuzenean Dokumentuak zerbitzutik. Sinadura elektronikoak sortzeko aplikazio bat nahiz proiektuak kudeatzeko tresna bat izan, ireki ezazu Dokumentuak zerbitzutik azkarrago lan egiteko.

Egin lan eduki eguneratuarekin beti

Egin lan eduki eguneratuarekin

Dokumentuak zerbitzuaren bidez, dokumentu baten azken bertsioarekin egingo dute lan guztiek. Gainera, aldaketak automatikoki gordetzen direnez bertsio-historian, erraza da aldaketen jarraipena egitea edo haiek desegitea.

Izan produktiboa, konexiorik gabe ere

Izan produktiboa, konexiorik gabe ere

Interneteko konexiorik gabe ere dokumentuak atzitzeko, sortzeko eta editatzeko aukera duzu, edonon zaudela ere produktiboa izan zaitezen.

Segurtasuna, arauak gordetzea eta pribatutasuna

ISO/IEC bereizgarria SOC bereizgarria FR bereizgarria HIPAA bereizgarria

Segurua modu lehenetsian

Punta-puntako segurtasun-neurriak erabiltzen ditugu zure datuak babesteko, malwareen aurkako babes aurreratuak barne. Gainera, Dokumentuak hodeiko zerbitzu natibo bat denez, ez duzu gailuan fitxategirik gorde beharrik; beraz, zure gailuak arriskuan jartzeko aukera gutxitu egiten da.

Bidaltze-prozesuan eta geldi dagoela edukia enkriptatzeko aukera

Google Drive-ra kargatutako edo Dokumentuak zerbitzuan sortutako fitxategi guztiak enkriptatuta egongo dira bidaltze-prozesuan nahiz geldi daudela.

Arauen eskakizunak gordetzen ditugu

Erakunde independente batek segurtasunarekin, pribatutasunarekin eta arauak gordetzearekin loturiko kontrolak egiten dizkie noizbehinka gure produktuei, Dokumentuak barne.

Pribatutasuna aintzat hartuta diseinatua

Dokumentuak zerbitzua bat dator Google Cloud-en enpresetarako zerbitzu guztien pribatutasuna zaintzeko konpromisoekin eta datuak babesteko moduarekin.

Pribatutasunaren ikonoa

Zeuk kontrolatzen dituzu zure datuak.

Dokumentuak zerbitzuan duzun edukia ez dugu inoiz erabiliko iragarkiak pertsonalizatzeko.

Ez diogu saltzen zure informazio pertsonala hirugarrenei.

Aurkitu zure beharretara egokitzen den plana

Google Dokumentuak Google Workspace-ren barruan dago

Hau eskaintzen dute plan guztiek:

  • Docs-en ikonoa
  • Sheets-en ikonoa
  • Slides-en ikonoa
  • Forms-en ikonoa
  • Keep-en ikonoa
  • Sites-en ikonoa
  • Drive-ren ikonoa
  • Gmail-en ikonoa
  • Meet-en ikonoa
  • Calendar-en ikonoa
  • Chat-en ikonoa

Lanerako Dokumentuak

Erabilera pertsonalerako (kosturik gabe)

Dokumentuak zerbitzura

Business Standard

$12 USD

erabiltzaileko eta hileko, urtebeteko
konpromisoarekin
info Edo $14.40 erabiltzaileko eta hileko, hilero fakturatuz gero

Hasi erabiltzen

Ikusi plan gehiago

Google Docs
Dokumentuak, Kalkulu-orriak, Aurkezpenak, Inprimakiak

edukia sortzeko aukera

done

done

Google Drive
Drive

Hodeiko biltegiratze segurua

15 GB erabiltzaileko

2 TB erabiltzaileko

Taldearentzako unitate partekatuak

remove

done

Google Gmail
Gmail

Posta elektroniko segurua

done

done

Enpresaren helbide elektroniko pertsonalizatua

remove

done

Google Meet
Meet

Bideo- eta ahots-konferentziak

100 parte-hartzaile

150 parte-hartzaile

Drive-n gordetzen dira bileren grabaketak

remove

done

Segurtasun-administrazioak
Administratzailea

Administrazio zentralizatua

remove

done

Taldean oinarritutako segurtasun-gidalerroak kontrolatzeko aukerak

remove

done

Bezeroarentzako laguntza-zerbitzua

Sareko autozerbitzua eta komunitate-foroak

Sareko laguntza-zerbitzua eta komunitate-foroak asteko 7 egunetan, eguneko 24 orduetan

Jardun elkarlanean edonon zaudela, edozein gailu erabilita

Atzitu, sortu eta editatu dokumentuak edonon zaudela, edozein gailu mugikor, tableta edo ordenagailu erabilita, baita konexiorik gabe ere.

Google Play Store Apple-ren App Store

Erabiltzen hasteko prest?