Indartu talde-lana eta produktibitatea Google Drive erabilita

Ikusi bideoa Drive-k taldeko lana nola azkartzen duen ikusteko

Ikonoa

Elkarlanean jarduteko hodeiko aplikazioak dauzka

Dokumentuak

Jardun elkarlanean dokumentu batean taldekideekin edo enpresatik kanpoko pertsonekin, iturburu bakarrean ardaztuta. Eztabaidatu edukiaren inguruan iruzkinen eta egin beharreko ekintzen bidez.

Kalkulu-orriak

Erraztu datuen arabera erabakiak hartzeko prozesua denei. Aztertu, ikusi eta partekatu datuak kalkulu-orrien bidez, erabaki sendoak talde gisa hartzeko.

Aurkezpenak

Aurkeztu zure lan onenak aurkezpen dotoreen bidez. Erabili txantiloiak eta iradokizunak taldekideekin batera aurkezpenak erraz sortu eta editatzeko; egin lan elkarrekin azken bertsioan.

Iragarki-banda
Ikonoa

Lehendik dituzun tresnekin integratzen da

Microsoft Office

Jardun elkarlanean taldekideekin Microsoft Office-ko fitxategietan, formatua aldatu behar izan gabe. Office-ko fitxategietan egindako aldaketak denbora errealean ikusteko aukerari esker, taldekide batek baino gehiagok lan egin dezakete fitxategi berean, bertsioekin zerikusia duten arazoez kezkatu gabe.

Bestelako tresnak

Gainera, agian taldeak dagoeneko erabiltzen dituen zenbait tresna eta aplikazio gehigarrirekin integratzeko aukera ematen du Drive-k; besteak beste, Adobe, Atlassian, DocuSign, Salesforce eta Slack zerbitzuekin.

100 fitxategi mota baino gehiago

Dokumentuak, Kalkulu-orriak eta Aurkezpenak zerbitzuetako eta Microsoft Office-ko fitxategiez gain, 100 fitxategi mota baino gehiago onartzen ditu Drive-k; besteak beste, PDFak, CAD fitxategiak, irudiak eta bideoak.

Iragarki-banda
Ikonoa

Google-ren adimen artifizialerako eta bilaketetarako teknologiaren eskutik

Egunero erabiltzen duzun bilaketetarako teknologia eraginkor eta zehatz bera erabiltzen du Drive-k, taldeak azkar eta modu zehatzean aurki dezan bilatzen duen edukia.

Lehentasunezkoak

Lehentasunezkoak eginbideak adimen artifiziala erabiltzen du bilatu nahi duzuna iragartzeko eta uneko eduki egokiena azaleratzeko; horrela, zuk eta taldekideek % 50 azkarrago aurkituko dituzue fitxategiak.

Arakatu

"Arakatu" eginbideari esker, azkarragoa eta eraginkorragoa da edukia sortzeko prozesua, datuei buruzko galderak egiteko, iradokitako edukia aurkitzeko eta hura fitxategietan gehitzeko aukera ematen baitio taldeari.

Iragarki-banda

Eginbide gehigarriak

Ikonoa

Drive File Stream

Igorri Drive-ko fitxategiak zuzenean hodeitik Mac edo PC ordenagailura, memorian tokia egiteko eta sarearen banda-zabalera areagotzeko. Zuk edo zure kolaboratzaileek egiten dituzuen aldaketa guztiak automatikoki eguneratzen eta sinkronizatzen dira, azken bertsioa izan dezazun beti.

Ikonoa

Unitate partekatuak

Edukia erraz biltegiratzeko, bilatzeko eta atzitzeko eremu partekatuak taldeentzat. Unitate partekatuko fitxategiak taldearenak dira, pertsona bakarrarenak izan beharrean; horrela, taldekideek egin beharrekoa egiteko behar dituzten fitxategiak atzitu ahal izango dituzte beti.

Ikonoa

Datu-galeren prebentzioa

Ez utzi taldekideei taldekoak ez diren pertsonekin kontuzko edukia partekatzen. Drive-k kontuzko informazioa bilatzen du fitxategietan, eta sarbidea ukatzen die erakundetik kanpoko erabiltzaileei.

Ikonoa

Konexiorik gabeko sarbidea

Ez baduzu Interneteko konexiorik, ez kezkatu. Fitxategiak sortu, ikusi eta edita ditzakezu Dokumentuak, Kalkulu-orriak eta Aurkezpenak zerbitzuak erabilita. Konexiorik gabe egiten dituzun aldaketak automatikoki sinkronizatuko dira Internetera konektatu bezain laster.

Ikonoa Ikonoa

Has gaitezen

Ikonoa

Banakoak

Biltegiratu, partekatu eta atzitu fitxategiak nahiz karpetak edozein gailu mugikor, tableta edo ordenagailu erabilita. Biltegiratzeko lehen 15 GB-ak doan.

Ikonoa

Taldeak

Lagundu taldeari azkarrago lan egiten, fitxategiak partekatzea, biltegiratzea eta atzitzea errazten duen elkarlanerako hodeiko plataforma seguru batekin.

Ikonoa

Enpresa

Babestu zure enpresaren datuak horretarako pentsatutako eginbideei esker; adibidez, datu-galeren prebentzioa, aurkikuntza elektronikoetarako eta artxibatzeko Vault zerbitzua, eta segurtasun-zentroa.

Baliabideak