Zure eduki guztia atzitzeko modu erraza eta segurua

Biltegiratu eta partekatu fitxategiak nahiz karpetak, eta jardun elkarlanean edozein gailu mugikor, tableta edo ordenagailu erabilita
Iragarki-banda
Ikonoa

Elkarlanean jarduteko hodeiko aplikazioak, talde-lana indartzeko

Drive ezin hobeki integratzen da Dokumentuak, Kalkulu-orriak eta Aurkezpenak zerbitzuekin. Hodeiko aplikazio horiei esker, denbora errealean elkarlanean jarduteko aukera izango du zure taldeak. Sortu eta partekatu edukia zure taldearekin lehenengo egunetik, lehendik dituzun tresnetatik datuak migratu beharrik gabe.

Lortu informazio gehiago
Iragarki-banda
Ikonoa

Taldekideek dagoeneko erabiltzen dituzten tresna eta aplikazioekin integratzea

Drive zure taldekideek lehendik erabiltzen duten teknologiarekin integratzen da eta osatu egiten du. Jardun elkarlanean Microsoft Office-ko fitxategietan, formatua aldatu behar izan gabe, eta editatu eta biltegiratu beste 100 fitxategi mota baino gehiago; besteak beste, PDFak, CAD fitxategiak eta irudiak.
Lortu informazio gehiago
Iragarki-banda
Ikonoa

Google-ren adimen artifizialerako eta bilaketetarako teknologiari esker, azkarrago egingo du lan taldeak

Google-ren bilaketetarako teknologia ahaltsua Drive-n kapsulatuta dago, eta abiadura, errendimendu eta fidagarritasun paregabeak eskaintzen ditu. Gainera, Lehentasunezkoak eginbideak adimen artifiziala erabiltzen du bilatu nahi duzuna iragartzeko eta eduki egokiena azaleratzeko; horrela, zure taldekideek % 50 azkarrago aurkituko dituzte fitxategiak.
Lortu informazio gehiago
Iragarki-banda

Erabili Drive edozein gailutan

Drive-k plataforma nagusi guztietan funtzionatzen du, erraz lan egin dezazun arakatzailetik, gailu mugikorretik, tabletatik eta ordenagailutik.

Milaka talde Drive erabiltzen ari dira dagoeneko, lan egiteko modua goitik behera aldatzeko

Ikonoa Ikonoa Ikonoa Ikonoa Ikonoa

Erabiltzaileek nahiago dute Drive antzeko beste produktu batzuk baino

Iturburua: G2.com, Inc., 2020ko otsaila

4,7

4,3

4,2

4,2


Taldekideek dagoeneko erabiltzen dituzten tresnekin integratzen da Drive

Has gaitezen

Ikonoa

Banakoak

Biltegiratu, partekatu eta atzitu fitxategiak nahiz karpetak edozein gailu mugikor, tableta edo ordenagailu erabilita. Biltegiratzeko lehen 15 GB-ak doan.

Ikonoa

Taldeak

Lagundu taldeari azkarrago lan egiten, fitxategiak partekatzea, biltegiratzea eta atzitzea errazten duen elkarlanerako hodeiko plataforma seguru batekin.

Ikonoa

Enpresa

Babestu zure enpresaren datuak horretarako pentsatutako eginbideei esker; adibidez, datu-galeren prebentzioa, aurkikuntza elektronikoetarako eta artxibatzeko Vault zerbitzua eta segurtasun-zentroa.

Baliabideak