Posta elektroniko seguru eta pribatua, dena kontrolpean izan dezazun.
Gmail-eko edukia ez dugu inoiz erabiltzen iragarkiak eskaintzeko
Gmail-ek sektorean punta-puntakoa den enkriptatzea erabiltzen du jasotzen eta bidaltzen dituzun mezu guztietarako. Gmail-eko edukia ez dugu inoiz erabiltzen iragarkiak pertsonalizatzeko.
Mezu elektroniko batean gainjarritako pribatutasun-jakinarazpena
1000 milioi pertsonaren baino gehiagoren pribatutasuna babesten du Gmail-ek egunero
Spama, malwarea edo esteka arriskutsuak dituzten mezuen % 99,9 blokeatzen du Gmail-ek, zuk jaso ez ditzazun.
Phishingaren aurka babesteko erabilgarri dagoen teknologiarik onena
Agian egokia den mezu susmagarri bat iristen denean, Gmail-ek jakinaren gainean jartzen zaitu, zeuk izan dezazun kontrola.
Bidaltzen dituzun mezu elektronikoak kontrolatzeko aukera onenak
Isilpeko moduari esker, iraungitze-datak ezar ditzakezu, eta hartzaileei testu-mezu bidez sarbidea egiaztatzeko eskatu. Halaber, mezua birbidaltzeko, kopiatzeko, deskargatzeko eta inprimatzeko aukerak desgai ditzakezu.
Mezu elektroniko batean gainjarritako pribatutasun-jakinarazpena
Egin gauza gehiago Gmail bidez
Egon konektatuta eta antolatu egin beharrekoak
Sortu txat bat, sartu Meet-eko bideo-dei batean edo jardun elkarlanean Dokumentuak zerbitzuko fitxategi batean; guztia Gmail-en bertan.
Egin gauza gehiago azkarrago
Idatzi mezu elektronikoak eta bestelakoak azkarrago Idazketa adimenduna eta beste hainbat eginbideri esker, gustatzen zaizuna egiteko denbora gehiago izan dezazun
Ez ahaztu inoiz erantzuteaz
Soinurik gabeko gogorarazpenei esker, kontrolpean izango duzu guztia.
Beste tresna batzuekin ere funtzionatzen du
Gmail-ek oso ondo funtzionatzen du mahaigaineko bezeroekin (adibidez, Microsoft Outlook, Apple Mail eta Mozilla Thunderbird-ekin), kontaktuen eta gertaeren sinkronizazioa barne.
Izan produktiboa, baita Interneteko konexiorik ez duzunean ere
Internetera konektatuta ez zaudenean ere Gmail-eko mezuak irakurtzeko, ezabatzeko, bilatzeko eta haiei erantzuteko aukera ematen dizu Gmail-ek.
Erabili Gmail edozein gailutan
Gozatu Gmail-en erosotasun eta sinpletasunaz nonahi zaudela ere.
Orain, Google Workspace-ren barruan dago Gmail
Jardun elkarlanean azkarrago, edonoiz eta edozein gailutatik, eta egin guztia toki berean.
Google Workspace produktibitatea areagotzeko eta elkarlanean jarduteko tresna sorta bat da, banakoek, taldeek eta enpresek dena kontrolpean edukitzeko erabiltzen dutena. Zerbitzu malgu eta berritzaile honek gogoko dituzun aplikazio guztiak hartzen ditu barnean; esaterako, Gmail, Calendar, Drive, Dokumentuak eta Meet.
Bilatu behar dituzun erantzunak
Laguntza gehiago behar duzu?
Arakatu erabiltzaile berriei eta adituei zuzendutako aholkuak eta urratsez urratseko gidak.
Nola bermatzen du Gmail-ek posta elektroniko bidezko komunikazioen segurtasuna eta pribatutasuna?
Gmail-ek segurtasun sendoa izan du oinarritzat beti. Gogor egiten dugu lan spama, phishinga edo malwarea duten mezu elektronikoak zure sarrera-ontzira iristea ekiditeko. Spama iragazteko erabiltzen dugun adimen artifizialarekin doitutako teknologiari esker, hamar milioi spam-mezu blokeatzen ditugu minutuero.
Nire mezu elektronikoak iragarkiak eskaintzeko erabiltzen dituzue?
Ez. Nahiz eta agian iragarkiak ikusiko dituzun Gmail-eko doako kontuan, zure mezu elektronikoak pribatuak dira. Google-k ez du Gmail-eko edukia eskaneatu edo prozesatzen iragarkiak eskaintzeko.
Nola lor dezaket nire mezu elektronikoak seguruago egotea?
Erabiltzaile gehienentzat Gmail-en eginbideak nahikoa seguruak badira ere, baliteke kontu batzuek segurtasun-geruza gehigarriak behar izatea. Google-ren Babes aurreratua programaren bidez ikusgaitasun handia duten eta kontuzko informazioa darabilten erabiltzaileak babesten dira, haiei berariaz zuzendutako sareko erasoak jasateko arriskua baitute.
Lortu informazio gehiago
Erabil al dezaket Gmail lanerako edo nire enpresarako?
Gmail Google Workspace-ren barruan dago, eta zerbitzu horretako plan desberdinak dauzkazu aukeran. Gogoko dituzun Gmail-en ohiko abantailez gain, hauek ere lortuko dituzu: besteak beste, helbide elektroniko pertsonalizatu bat (@zureenpresa.com), taldeko helbide elektroniko mugagabeak, % 99,9ko jardun-denbora bermatua, Gmail-eko kontu pertsonaleko biltegiaren toki bikoitza, iragarkirik ez, etengabeko laguntza-zerbitzua, eta Google Workspace Sync for Microsoft Outlook.
Lortu informazio gehiago
Laguntza gehiago behar duzu?
Arakatu erabiltzaile berriei eta adituei zuzendutako aholkuak eta urratsez urratseko gidak.
Erakutsi munduari
nola egiten diren gauzak.
Hasi Gmail eraginkorrago bat erabiltzen.
Gmail-eko sarrera-ontziaren pantaila, handitutako funtzio-ikonoak horizontalki ordenatuta daudela