Lortu estatistikak bizkor Google Forms-i esker
Sortu eta partekatu sareko inprimakiak eta inkestak erraz, eta aztertu erantzunak une-unean.
Sareko inprimaki bat sortzea dokumentu bat sortzea bezain erraza da
Aukeratu askotariko galdera motetako bat, arrastatu eta jaregin galderak haien ordena aldatzeko, eta pertsonalizatu balioak zerrenda bat itsaste hutsarekin.
Bidali inkesta eta inprimaki dotoreak
Pertsonalizatu koloreak, irudiak eta letrak, edukiaren itxura doitzeko edo erakundearen markara egokitzeko. Eta aplikatu logika pertsonalizatua galderak erantzunen arabera erakusteko, zerbitzuaren erabilera errazagoa izan dadin.
Aztertu erantzunak laburpen automatikoen bidez
Ikusi diagramak une-unean eguneratzen diren datuekin. Edo ireki prozesatu gabeko datuak Google Sheets-en, azterketa sakonagoa egiteko edo prozesuak automatizatzeko.
Sortu inkestak eta erantzun haiei edonondik
Atzitu, sortu eta editatu inprimakiak edonoiz eta edonon, pantaila handi nahiz txikietan. Beste pertsonek edonondik erantzun diezaiokete inkestari; edozein gailu mugikor, tableta edo ordenagailutik.
Sortu inprimakiak eta aztertu emaitzak elkarrekin
Gehitu kolaboratzaileak, Google Dokumentuak, Kalkulu-orriak eta Aurkezpenak zerbitzuetan bezala, une-unean galderak sortzeko elkarrekin. Ondoren, aztertu emaitzak elkarrekin fitxategiaren bertsio bat baino gehiago partekatu behar izan gabe.
Egin lan erantzunen datu garbiekin
Erabili adimen integratua erantzunak baliozkotzeko arauak ezartzeko. Adibidez, ziurtatu helbide elektronikoek formatu egokia daukatela edo zenbakiak zehaztutako barrutian sartzen direla.
Partekatu inprimakiak posta elektronikoaren, esteken edo webgunearen bidez
Erraza da inprimakiak pertsona jakin batzuekin edo hartzaile askorekin partekatzea, inprimakia zure webgunean kapsulatuta edo estekak sare sozialetan partekatuta.
Segurtasuna, arauak gordetzea eta pribatutasuna
Segurua modu lehenetsian
Punta-puntako segurtasun-neurriak erabiltzen ditugu zure datuak babesteko, malwareen aurkako babes aurreratuak barne. Gainera, Inprimakiak hodeiko zerbitzu natibo bat denez, ez duzu gailuan fitxategirik gorde beharrik; beraz, zure gailuak arriskuan jartzeko aukera gutxitu egiten da.
Bidaltze-prozesuan eta geldi dagoela edukia enkriptatzeko aukera
Google Drive-ra kargatutako edo Inprimakiak zerbitzuan sortutako fitxategi guztiak enkriptatuta egongo dira bidaltze-prozesuan nahiz geldi daudela.
Arauen eskakizunak gordetzen ditugu
Erakunde independente batek segurtasunarekin, pribatutasunarekin eta arauak gordetzearekin loturiko kontrolak egiten dizkie noizbehinka gure produktuei, Inprimakiak barne.
Pribatutasuna aintzat hartuta diseinatua
Inprimakiak zerbitzua bat dator Google Cloud-en enpresetarako zerbitzu guztien pribatutasuna zaintzeko konpromisoekin eta datuak babesteko moduarekin.
Zeuk kontrolatzen dituzu zure datuak.
Inprimakiak zerbitzuan duzun edukia ez dugu inoiz erabiliko iragarkiak pertsonalizatzeko.
Ez diogu saltzen zure informazio pertsonala hirugarrenei.
Aurkitu zure beharretara egokitzen den plana
Google Forms Google Workspace-ren barruan dago
Hau eskaintzen dute plan guztiek:
Erabilera pertsonalerako (kosturik gabe) |
Business Standard$12 USD
erabiltzaileko eta hileko, urtebeteko
konpromisoarekin Edo $14.40 erabiltzaileko eta hileko, hilero fakturatuz gero |
|
---|---|---|
Dokumentuak, Kalkulu-orriak, Aurkezpenak, Inprimakiak
edukia sortzeko aukera |
||
Drive
Hodeiko biltegiratze segurua |
15 GB erabiltzaileko |
2 TB erabiltzaileko |
Taldearentzako unitate partekatuak |
||
Gmail
Posta elektroniko segurua |
||
Enpresaren helbide elektroniko pertsonalizatua |
||
Meet
Bideo- eta ahots-konferentziak |
100 parte-hartzaile |
150 parte-hartzaile |
Drive-n gordetzen dira bileren grabaketak |
||
Administratzailea
Administrazio zentralizatua |
||
Taldean oinarritutako segurtasun-gidalerroak kontrolatzeko aukerak |
||
Bezeroarentzako laguntza-zerbitzua |
Sareko autozerbitzua eta komunitate-foroak |
Sareko laguntza-zerbitzua eta komunitate-foroak asteko 7 egunetan, eguneko 24 orduetan |
Erraztu prozesua txantiloiekin
Aukeratu askotariko inkesta, galdeketa eta bestelako txantiloi profesionaletako bat, lana azkarrago egiteko.
Gehiago ikusteko, joan Inprimakiak zerbitzuko txantiloien galeriara.